2008/11/20

Hiru gizon atxilotu dituzte Nafarroan, emakumeen aurkako indarkeriagatik

Hiru gizon atxilotu dituzte aste honetan Nafarroan, ustez emakumeak erasotzeagatik. Foruzainek esan dutenez, Lizarrerriako herri batean 45 urteko gizona atxilotu zuen pasa den ostegunean, ustez bere bikotekidearen alabari sexu gehiegikeriak egiteagatik. Neskaren amak jarri zuen salaketa Lizarrako Foruzaingoaren polizi-etxean. Lau urtez sexu gehiegikeriak jasan dituela adierazi zien foruzainei neskak.

Egun berean, foruzainek 18 urteko gazte bat atxilotu zuten Arguedasen. Iturri beraren arabera, atxilotutakoaren bikotekideak poliziaren babesa eta anbulantzia bat eskatu zuen, bere bikotekideak jo zuelakoan. Valtierrako ospitalera eraman zuten neska. Hurrengo egunean bikotekideari salaketa jartzea baztertu zuen baina Foruzaingoa ofizioz aritu zen eta gizona atxilotu zuen.

Astelehenean, Noainen, 25 urteko gizon bat atxilotu zuten ustez bere bikotekide ohia erasotzeagatik. Emakumea biak bizi ziren etxera bere gauzak hartzera joan zenean erasotu zuela dio Foruzaingoak.


http://www.berria.info/albisteak/30546/Hiru_gizon_atxilotu_dituzte_Nafarroan_emakumeen_aurkako_indarkeriagatik.htm

2008/11/05

Webquest: Emakumeon Aurkako Indarkeria

SARRERA

Emakumearen eta neskaren eskubideak giza eskubide unibertsalen zati bana ezina dira.

Emakumeen era bateko parte hartzea berdintasun baldintzetan bai bizitza politikoan,zibilan; ekonomikoan, jendartean, bizitza kulturalean, bai nazional mailan zein nazio arte mailan eta diskriminazioaren edozein azaldapenaren erradikazioa.

Emakumearen kontrako indarkeria bezela ulertu behar da emakumeari heriotza, sufrimendua edo mina eragiten dion edozein jokabide edo ekintza.

Azaroaren 25ren jatorria EMAKUEAREN KONTRAKO BIOLENTZIA EZAREN NAZIO ARTEKO EGUNA, Patria, Minerva eta M Teresa Mirabal ahizpen historia ekartzen digu gogora, emakumearen adorearen hiru adierazle garrantzitsu.

EGINBEHARRAK

1.-Patria, Minerva eta M Teresaren biografia irakurri.
2.-Arakatu zein entidede eta zein urtetan erabaki zuten azaroaren 25a EMAKUMEAREN KONTRAKO INDARKERIA EZAREN NAZIO ARTEKO EGUNA izatea.
3.-Komentatu hurrengo eskubideak:
Edozein diskriminazio mota gabe bizitzeko eskubidea.
Gutxiezpenean eta subordinazioan oinarritutako jokabide sozial eta kulturaletatik eta rol eta jokabide patroietatik at hezituak eta baloratuak izateko eskubidea.
4.-Mirabal ahizpen argazkiak bilatu.
5.-Bilatu "Tximeleta" hitzaren esanahia hiru ahizpetako baten bizitzan.

PROZESUA

-Bikoteka burutuko da (neska eta mutila)

-Biografia egiteko honako datuak kontutan hartu:

Ahizpa bakoitzaren izen abizenak, egindako ikasketa eta bakoitzak esandako esaldi eta ideiak.

-Bikote bakoitzak ahizpen argazkiak topatuko ditu,(banan banan eta elkarrekin). Argazki hoiekin, biografian hartutako datuekin eta 3garren tarean proposatzen diren eskubideei buruzko pentsatutako komentarioekin, Webquest bat egingo duzue.

-Azaroak 25-an bikote bakoitzak beste ikaskideen aurrean bere lanaren aurkezpen bat egingo du eta ikasitakoa kontatuko du.

-Bukatzeko, gure lanak elkarbanatuko ditugu, horretarako presentazio guztiak eskolako web horrian jarriko ditugu. 

EBALUAZIOA

Irakasleak autoebaluazioa egingo du, baliabideak eta teknologia berrien erabilpena bultzatzeko egin dituen aleginak egokiak izan diren.
Ikasleengan ebaluaketa egindako ahaleginen inguruan egingo da.

ONDORIOAK

Emakumearekiko indarkeria aurrera dihoa prebentziorako zuzendutako legeak eta konpromesu internazionalak existitzen diren arren.

Gizarte arlo guztiek hausnarketa sakona egin beharko lukete; Beraien isiltasunarekin emakumeek dituzten eskubideak libreki gauzatzeko aukera kentzearen konplizeak ez ote dira bihurtzen?

Zuek naskak eta mutilak, etorkisuna zaretelarik, sexu arrasoiengaitik egiten den edozein motatako erasoen kontra burrukatu behar duzue.